Soluzio hutsak

Soluzio hutsak erlatibitate orokorreko soluzio zehatzen kasu berezi bat dira. Erlatibitate orokorrean, soluzio huts bat Lorentzen barietate bat da non Einsteinen tentsorea modu berean desagertzen den. Einsteinen eremu-ekuazioaren arabera, honek energia-momentu tentsorea ere modu berean desagertzen dela esan nahi du, bertan ez dadin materia edota eremu ez-grabitatorioa presente aurkitu.

Modu orokorrago batean esanik, barietate lorentzdarreko eskualde huts bat Einsteinen tentsorea desagertzen den eskualde bat da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne